2019-2020 atletismo denboraldia

Erabiltzailearen aurpegia

Korrika egiten ikasi nahi baduzu, ZTTk aukera hori emango dizu. Azalpenak emateko bilera irailaren 24an egingo da kiroldegian, 19:00etan.

Zumaiako Triatloi Taldeari iritsi zaizkio urteko egun garrantzitsuenak. Irailaren 14an Zumaiako triatloia antolatzeko lanak azken txanpan sartu dira, eta dena bere tokian egoki ipintzen saiatzen dira antolatzaileak.

Baina ZTTren lana ez da mugatzen aste honetara soilik, gaztetxoen artean kirola sustatzeko beste kirol ekintza batzuk antolatzen baititu. Orain atletismo saila sortu du, edo lehendik sortuta zegoen taldea barneratu du.

Benjamin, alebin, eta infantil mailako gaztetxoei zuzendutako deialdia da, eta arduradunak Joxe Etxabe, Fran Aizpurua, eta Jon Alberdi gaztea izango dira.

Entrenamenduak astearte eta ostegunetan izango dira, 17:00etatik 18:00etara.

Azaldu lasai irailaren 24an 19:00etan kiroldegian egingo den bilerara. Bertan zalantzak argitu eta xehetasun gehiagoren berri izango duzute.

Harremanetarako: zumaiako.triatloi.taldea@gmail.com

Animatu korrika egiten ikastera !!