Datorren igandean umeen duatloia izango da Alai auzategian

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Triatloi Taldea 2019ko eka. 10a, 11:58

Maiatzaren 12an triatloi eta duatloi ikastaroa antolatu zuen ZTTk. Gaztetxoek eta baita gainontzekoek ere hartu zuten parte bertan. Orain duatloi batean parte hartzeko aukera izango dute ekainaren 16an.

Alai auzategiko jaien egitarauaren barruan, umeen V. duatloia antolatu du Zumaiako Triatloi Taldeak. Goizeko 11:30ean hasiko da, benjamin, alebin eta infantil mailako gaztetxoentzat zuzendutako kirol ekitaldi hau.

Gaztetxoek antolakuntzako kideen laguntza izango dute uneoro, eta egin beharreko lana hau izango da.

  • Benjaminak ( 3. eta 4. maila ): 250 m korrika, km 1 bizikletan, 125 m korrika
  • Alebinak (5. eta 6. maila): 500 m korrika, 2 km bizikletan, 250 m korrika.
  • Infantilak (LH-1, LH-2): 1000 m korrika, 4 km bizikletan, 500 m korrika.

Korrika Alai auzategian arituko dira, eta bizikletan, berriz, Alai eta Puntanueta bitartean ibiliko dira. Izen ematea Lubaki kiroldegian, ikastetxeetan, eta triatloi.org webgunean egin daiteke.

Parte hartu eta gozatu kirolarekin.