Bihar zabalduko da irailaren 14ko triatloiko izen ematea

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Triatloi Taldea 2019ko mai. 31a, 19:07

Gernika parkean egongo dira boxeak, 600 kirolarirentzat. 
15:30ean hasiko da herri mailakoa, eta 17:00etan sprint distantziakoa.

Hiru hilabete inguru falta dira, baina ZTTko kideak aspaldi hasi dira antolakuntza lanekin. Azken urteotan bezala, 600 kirolarientzako tokia izango da. 

Zehazki, herri mailako 200 eta federatutako 400 triatletentzako izango da. Herri mailako triatloian federatu gabeko kirolariek bakarrik parte hartu dezakete.

Inoiz triatloi bat egin ez duenarentzat egokia da, uda osoa aurretik baitauka eguraldi onarekin egoki prestatzeko. Bestalde, bizikletako zirkuitua erabat laua da, eta korrika, berriz, herri barruan egiten da kirolzaleen animoak bertatik bertara sentituaz.

Izenematea www.triatloi.org webgunean egin daiteke.