ZTTko neskak berriz ere podiumean

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Triatloi Taldea 2019ko mar. 17a, 01:29

Atzo, larunbata, Amorebietako duatloian hirugarren postuan sailkatu ziren Zumaiako triatloi taldeko neskak.

Euskadiko duatloi txapelketa izan genuen jokoan Amorebietan, eta taldekako erlojupekoan aritu ziren kirolariak. ZTT hiru talderekin aurkeztu zen, bi gizonezko eta emakumezko bat. Hauek hirugarren postuan sailkatu ziren 1 ordu 20 min denborarekin.  5 km korrika, 21 km bizikletan, eta lanak amaitzeko 2,5 km.

 Ainara Pequeño, Isabel Artetxe, Mari Carmen Seijas, Leire Antia, eta Nekane Agirrek osatu zuten taldea.

Gizonezkoak berriz, 17. eta 31. postuetan sailkatu ziren. Hauek 1:00, eta 1:03 denborak egin zituzten helmugan.

Zorionak guztiei, eta jarraitu kirolarekin gozatzen.