Vanesa Cerrajerok Eibarren podiuma zapaldu du

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Triatloi Taldea 2019ko mar. 14a, 07:14

Eibarko duatloia jokatu zen pasa den larunbatean, eta Zumaiako Triatloi Taldeko (ZTT) partaide den Vanesa Cerrajerok hirugarren postua lortu zuen emakumezkoen sailkapen orokorrean.

200 parte hartzaile baino gehiago izan genituen Eibarko duatloian, eta bertan ZTTko ordezkaritza izan genuen.

Gipuzkoako txapelketa jokoan zegoen eta Vanesa Cerrajero hirugarren postuan sailkatu zen. Korrika 5 km ziren, ondoren 18 km bizikletan, eta amaitzeko 2,5 km korrika. Ordu bat eta hamaika segundu behar izan zituen horretarako. ZORIONAK Vanesa.

Datorren asteburuan, berriz, Amorebietako duatloia taldekako erlojupekoan jokatuko da. Bertan ZTTko hiru talde izango dira, bi gizonezkoetan, eta bat emakumezkoetan. Talde bakoitzean lau kirolari izango dira, eta azpimarratzekoa da ZTTko emakumezko taldearen parte hartzea, lehenengo aldiz arituko baitira. Zorterik onena beraz, datorren astebururako.