Zumaiako Triatloi Taldearen batzar orokorra ostiralean

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Triatloi Taldea 2018ko urr. 23a, 07:31

Zumaiako Triatloi Taldeak urteko batzar orokorra egingo du ostiral honetan, hilaren 26an, 19:00etan hasita, Aitzuri pilotalekuko gimnasioan. 

Taldekideak eta taldean sartzeko interesa duten guztiak daude bilera honetara gonbidatuta. Gai ordena honakoa izango da:

  • Fitxak.
  • Kirol materiala.
  • Igeriketako kurtsoak.
  • Egutegia.

Taldearen martxaren informazioa jasotzeko une egokia duzue hau. Klubak erraztasunak emango ditu, batez ere, 23 urtez azpiko gazteentzat. Hau fitxa, igeriketa kurtsoak, eta Gipuzkoako duatloi eta triatloietan parte hartzea doan izango dute.