Triatloian hasi nahi dutenekin bilera egingo da ostiralean

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Triatloi Taldea 2017ko urr. 24a, 13:14

ZTTko zuzendaritzak asanblada informatibo bat antolatu du, datorren ostirala urriak 27, Branka aretoan 19:00etan. Triatloian hasi nahi dutenentzat bideratuta dago asanblada hau.

23 urtez azpiko gazteek hainbat abantaila izango dituzte:

  1. Urteko triatloirako lizentzia dohainik izango dute
  2. Igeriketako ikastaroa ere dohainik izango dute.
  3. Parte hartutako duatloi eta triatloi guztietako izenematearen dirua itzuliko zaie denboraldi amaieran.

Igeriketa ikastaroa 

Igeriketako ikastaroa ere antolatu du ZTTk azaroaren 3tik maiatzaren 25era bitartean egingo dena. Ostiral arratsaldeetan 19:15-20:15 bitartean emango da.

Ikastaroaren kostua 105 eurokoa izango da, baina, aurrez aipatu bezala, 23 urtez azpiko gazteek dohainik izango dute. 

Fitxa egiteko epea Gabonak arte zabalik egongo da.