Bazen behin 'Zumaia Garbia' izeneko ekimena...

Erabiltzailearen aurpegia Jon Urbieta 2020ko uzt. 23a, 08:45

Atzo bertan zubi berrian ikusitako irudi honek aho zabalik utzi ninduen. Nola liteke? Alboan zabor ontziak izanda gainera.

Gogoratzen naiz txikitan, eskola garaian, kalera irteten ginela goiz pasa herriko kaleak garbitzera. Bakoitzak eskularruak jarri eta hor joaten ginen kalez kalez, zaborrez zabor, makurtzen eta lurreko zerrikeri guztiak jasotzen. Ez zen oso atsegina izaten, egia esan, baina kontzientziatzeko aproposa izaten zen. Ah, eta gainera, kamiseta bana oparitzen ziguten lehiaketa baten bitartez aukeratutako marrazki bat ipiniz.

Orain, oker ez baldin banago, jada ez da egiten ekimen hau baina atzokoa ikusita eta ikusirik behin baino gehiagotan errepikatzen dela, agian ez litzateke gaizki egongo datorren ikasturtean eskoletara ZUMAIA GARBIA kanpaina berreskuratzea.