San Pedro danborradaren ibilbidea

Erabiltzailearen aurpegia Jon Urbieta 2019ko eka. 28a, 10:43
Hemen dira berriro ere San Pedro jaiak eta beraiekin batera, danborrada. Aurten gainera aldaketa txiki batekin ibilbidean.
18:45tan hasiko dute emanaldia Otezurin eta bertatik Udaletxeruntz abiatuko da danborrada. 20:00etan Udaletxean bandera igoera egin ostean, Ardantzabidera jeitsiko dira eta bertan dagoen plazatxoan geldituko dira. Hortik aurrera, Erribera kalean barneratu eta Beheko plazan amaituko dute 21:30ik inguruan.

Aipatzekoa baita ere, aurtengo omenduak Zumai Txarangako kideak izango direla.