Jon Kareagaren 'Made in, Made for' dokumentala estreinatuko da maiatzaren 2an

Erabiltzailearen aurpegia Jon Urbieta 2019ko api. 30a, 15:12

Ostegun honetan, 12:00etan, Tabakaleran, San Sebastian Moda Festibalaren barnean, ikusi ahal izango da zumaiarraren lana.

Jon Kareaga (Zumaia,1998) lidergo ekintzailea eta berrikuntzaren gradua burutzen ari da Mondragon Unibertsitatean Uxue del Rio ategorrietarrarekin batera. Biak, azken hilabete hauetan, Asian zehar ibili dira (Bangladesh, Txina,Vietnam, Dubai...) mundu mailan erropa gehien egiten den kontinentean. Jakina da, bertan, merke ateratzen dela eskulana eta hura ezagutarazteko asmoarekin batera, beste modu batera lan egiten duten markak daudela erakutsiko digute dokumental honetan, Zocco Handmade adibidez, emakumen langilaren baldintzak errespetatzen dituena eta material ekologikoak erabiltzen dituena.

Dokumentala ikusteko (Maiatzak 2, osteguna, 12:00, Tabakaleran) izena eman behar da gipuzkoademoda@teledonosti.tv helbidera email bat bidaliz.