Triaxys taldearen bideoklipa Flyschean

Erabiltzailearen aurpegia Jon Urbieta 2017ko abe. 11a, 11:13

Dagoeneko jakina da Zumaiako Flyscha agertoki paregabea dela bertan gauzak grabatzeko, esan beharrik ez daude adibideak. Ba oraingoan abeslari euskal-italiar batek bere bideoklip berria grabatu du. Bere izena Elisa Maitea da eta TRYAXIS taldearekin batera "Life is today" abestia aurkeztu berri du. Aipatu beharra dago bertan agertzen diren irudiak Peio Romatet eta Jon Urbietak grabaturikoak direla. Espero dugu zuen gustokoa izatea!