>>> GORRIAK IKUSIKO DITUGU! <<< Txikia nintzenean

Erabiltzailearen aurpegia Jon Urbieta 2016ko ots. 21a, 20:22
>>> GORRIAK IKUSIKO DITUGU! <<< Txikia nintzenean bizikletan asko ibiltzen nintzen eta zoritxarrez bide gorririk ez genuenez, oraindik umea izanik espaloietik joan behar izaten nuen eta noski, jubilatuen aldetik sekulakoak entzun behar izaten nituen errepidetik joan behar nuela esaten. Hori ordea jada atzean uzteaz gain paperak aldatu egin dira. Orain, ia herri guztia bidegorriz beterik dugularik, oinezkoak ikusten ditugu behin eta berriz bizikleten erreietatik oinez eta askotan gainera pertsona helduak. Hori dela eta, Aita Mari kalean orain egin berri dituzten obretan, Pantxita Etxezarreta gurutzatzeko zegoen bizikleten zebrabidea, orain oinezkoena ere bilakatu dute, bertatik ia beti oinezkoak gurutzatzen ibiltzen zirelako. Martxa honetan, hurrengoa, Galdona parekoa izango da, ikusiko duzue! Bitartean, noiz hasiko gara bakoitzaren bidea dena errespetatzen?