Urtarrilaren 23an, urtero lez, Saharar errefuxiatu

Erabiltzailearen aurpegia Jon Urbieta 2016ko urt. 20a, 10:52
Urtarrilaren 23an, urtero lez, Saharar errefuxiatuentzat janari bilketa egingo da. DARAHLIko kideak, Zumaiako EROSKI eta DIA zentruetan izango gara zeuek emandako laguntza jasotzen. Herritarrak zintzo portatu zarete azken urteotan eta aurten ere hala izatea espero dugu. Bestalde, jakin, hilaren amaieran erakusketa bat antolatuko dugula Oxford aretoan. Aurtengoan, 2015ean burutu genuen bidaiaren argazkiak izango dira ikusgai, Peio Romateten begietatik ikusita eta zin dagizuet sekulako irudiak direla bertan ezarriko ditugunak, beraz, gonbidatuta zaudete!