"Jon Urbietaren Showa" Euskadi Irratian

Erabiltzailearen aurpegia Jon Urbieta 2015ko uzt. 9a, 10:25
Aste hontatik aurrera eta datozen bi hilabeteetan FAKTORIA saioko asteazken eguerdietan Euskadi Irratiko uhinetan ibiliko naiz ahots ezberdinak irratira eramanez.

Orain arte telebistan ibili izan naiz buru belarri baina uda honetan aukera berri bat iritsi zait. GAZTEAn ikasturte bat eman nuen 2009an eta orain, 6 urte beranduago, irratira bueltatzen naiz baina oraingoa EUSKADI IRRATIko Faktoria saiora. Oraingoz udako asteazkenetako kolaborazioa izango da eta 12:15 ingurua hortan entzun ahal izango didazue, ez niri bakarrik, baizik eta nirekin batera eramango ditudan pertsonai famatuei ere. Nola? Imitazioen bitartez! Hona hemen atzokoa eta hemendik aurrerakoak nire web orrian!