ZUMBAren INDARRA

Erabiltzailearen aurpegia Jon Urbieta 2015ko ots. 23a, 08:55
Duela 3 urte iritsi zen Zumaiara ZUMBA izeneko kirol-dantza. Hego Ameriketatik Euskal Herriko kostaldeko herri honetara etorri zen Jhonson eta Forondako gazteluan hasi zituen bere klaseak.

Gutxi batzuk ziren bere garaian baina lehendabiziko kale emanaldia egin ostean, herritarrok, hau zer zen ikusteaz gain, gozatzeko aukera ere izan genuen. Halaxe gauzak, hilabete batzutan kiroldegiko jardueretako baten bihurtu zen eta da eta, lehen aerobiken ibiltzen ziren askok, hau utzi eta Zumban eman zuten izena. Honen ostean, herrian, hainbat eta hainbat emanaldi eman dituzte eta hori gutxi balitz, baita masterclass-ak ere. Azkenengoa, igandean, otsailak 22, Zumaiako Herri Eskolako soinketa gelan. Bertan, dantzatu eta izerdiaz botatzean gain, frutaz eta zukuz osaturiko hamaiketako osasuntsu bat hartzeko aukera izan zuten Jhonson eta Josuneren ikasleek.