Bandarekin iñauteriak iritsi dira!

Erabiltzailearen aurpegia Jon Urbieta 2015ko ots. 11a, 14:57
Aupa! Saltsa guztietan nagoela esaten didate eta nola ez, horregatik, hemen ere, ezin falta. Pasa den otsailaren 7an, bigarrengo aldiz nere bizitzan, Zumaiako Udal Musika Bandarekin abesteko aukera izan nuen.

Oraingo honetan 7 abestiz osaturiko inauterien pregoi antzeko bat antolatu genuen komentuan eta horietako 2 nik abestuta. Bata Alaskaren popurri bat zen eta bestea Nino Bravorena. Gaurkoan, DV irakurtzen ari nintzela, Mikel Emezabalen hitzak irakurri ditudanean emozionatu egin naiz, nik ere halako hitzak ahalko nizkioke idatzi baina berak badaki ederki asko zenbat balio duen. Ez dakidana da ordea herritarrok baloratzen dugun Zumaiako Banda... Herriko ekitaldi garrantzitsuenetan beti izaten ditugu beraien instrumentuekin ingurua girotzen eta ondoren herriko txoko ezberdinetan eskeintzen dituzten kontzertuak egiten eta ia beti publiko berdina ikusten dugu. Jakin, gazteok ere baduzuela kabida ikuskizun hauetaz gozatzeko eta horren arabera, agian, erreportorioa aldatzeko eragina izan dezakezuela... Kontuak kontu, gora ZUMB eta gora Zumaia