Gitarra jotzeko on line ikastaroa antolatu du Musika Eskolak

Erabiltzailearen aurpegia TxoriTxikiMusikaEskola 2020ko api. 17a, 16:48

Aurkitzen garen konfinamendu egoera honetan egunak eramangarriagoak egin nahian, gitarra ikasteko online ikastaro bat proposatu nahi dizuegu Zumaiako Musika eta Dantza eskolako ikasle eta gurasontzat. 

Aurkezpen bideo baten ondoren oinarrizko akorde maior eta menorren posizioak azalduko lirateke. Eta akorde hauek erabiliaz euskal kantu batzuk erakutsi.

Interesa duzuenok musikaeskola@zumaia.eus helbidera mezu bat bidali eta bertatik link bat bidaliko dizuegu YouTuben bideo hauek ikusi ahal izateko.

Zuen interesekoa izango delakoan. Mila esker eta animo!