Ate irekiak izango dira Musika Eskolan aste honetan

Erabiltzailearen aurpegia TxoriTxikiMusikaEskola 2018ko mai. 20a, 09:44

Datorren ikasturterako matrikulazioaren zabaltzearekin batera ate irekien jardunaldiak egingo dira aste honetan Txori Txiki Musika eta Dantza Eskolan. Eskaintzen diren instrumentuen, musika tailerraren, dantzen, antzerkiaren eta musikoterapiaren berri jaso ahal izango da. 

Kartelean duzue egun bakoitzean zer jardunaldi izango den eta zer ordutegietan izango diren.

Bestalde, Musika Eskolako irakasleek kontzertu didaktikoak eskainiko dituzte Zumaiako ikastetxeetan astelehen honetan: 10:00etan Maria eta Josen izango dira, eta, ondoren, Herri Eskolan. Azken honetan bi saio eskainiko dituzte, 11:15ean lehena eta 11:45ean bigarrena. Lehen Hezkuntza 1etik aurrerako mailetako ikasleei zuzendutako ekintzak dira hauek. 

Matrikulazio garaia, berriz, maiatzaren 21ean hasiko da eta ekainaren 1era arte izango da zabalik.