Ekitaldi sorta batekin amaituko du urtea Musika eta Dantza Eskolak

Erabiltzailearen aurpegia TxoriTxikiMusikaEskola 2017ko abe. 14a, 20:03

Urtea amaitzear da, baina, aurretik,Txori Txiki Musika eta Dantza Eskolako neska-mutilek zenbait ekitaldi egingo dituzte. 

Hemen dituzue prestatutako ekintzak:

Abenduak 18, astelehena: Arratsaldeko 18.30ean Otezurin emanaldia izango da Trikitixa taldearen eskutik.

Abenduak 20, asteazkena: Arratsaldeko 19.00etan jaialdia izango da Maria eta Joseko aretoan. Egun horretan klaseak 16:00etan amaituko dira.

Abenduak 22, ostirala: Arratsaldeko 19:30ean ZUMB-ek kontzertua eskainiko du, eta bertan Flysch kameratako ikasleek parte hartuko dute. 

Abenduak 24, igandea: Eguerdiko 12:30ean Trikitixako taldeak Olentzeroren kalejiran parte hartuko du, abestera gerturatu nahi duen guztientzat.

Abenduaren 20a izango da opor aurreko azken klase eguna.