Easo abesbatzak kontzertua emango du bihar Musika eskolako ikasleekin batera

Erabiltzailearen aurpegia TxoriTxikiMusikaEskola 2017ko eka. 5a, 19:58
Argazkia: Easo abesbatza

Bihar, Komentuan, Easo abesbatzako Araoz Gaztetxo haur abesbatzak kontzertua eskainiko du, 18:30etatik aurrera. Txori Txiki Musika eta Dantzako ikasleak ere parte hartuko dute.

Donostiako Easo abesbatzako Araoz Gaztetxo haur abesbatzak kontzertua eskainiko du Komentuan. 8-12 urte bitarteko gaztetxoek osatzen dute abesbatza, eta azkenengo bi abestietarako Txori Txiki Musika eskolako kantu koraleko taldea gonbidatu dute beraiekin abestera. Sekulako aukera izango da horrelako abesbatza bat gertutik ikusteko eta ikasleek ikasteko.