Ekainaren 2a arte matrikulazioa zabalik

Erabiltzailearen aurpegia TxoriTxikiMusikaEskola 2017ko mai. 24a, 12:19

Txori Txiki Musika eta Dantza eskolak matrikulazio kanpaina zabalik du ekainaren 2a arte. Hori dela eta, aste honetan zehar ate irekiak ditugu.

Ikasgai aukera zabala eskainiko dugu datorren ikasturtera begira: musika tailerra, musika mintzaira, euskal dantzak, ahots teknikak, informatika musikala, armonia, zeharkako flauta, oboea, klarinetea, saxofoia, tronpa, tronpeta, tronboia, bonbardinoa, tuba, perkusioa, bateria, kitarra klasikoa eta elektrikoa, bajua, pianoa, akordeoia, biolina, trikitixa, panderoa eta txistua.

Hezkuntza premia bereziak dituzten haurrei zuzendatutako musikoterapia ere eskainiko da. Izena emateko azken eguna ekainaren 2a izango da.