Musika eta Dantza eskolak ateak irekiko ditu aste honetan

Erabiltzailearen aurpegia TxoriTxikiMusikaEskola 2017ko mai. 23a, 14:51

Txori Txiki Musika eta Dantza Eskolak ate irekien jardunaldiak burutuko ditu aste honetan zehar. Hala, egunez egun, musika instrumentu ezberdinak ezagutzeko eta jotzeko aukera izango da.

Ate irekien jardunaldiak 17:00etatik 18:00etara izango dira. Horretaz gain, musika tailerrak egongo dira etxeko txikienentzako, eta baita dantzak eta antzerkia ere.

Hemen duzue egutegia egunez egun.