Metal topaketen baitan, bi kontzertu izango dira ostegunean

Erabiltzailearen aurpegia TxoriTxikiMusikaEskola 2017ko mai. 13a, 10:57

Badira urte batzuk Zumaiako Udal Musika Bandak eta Musika eta Dantza Eskolak elkarlanean metal topaketak antolatzen dituztela, metalezko instrumentuak ezagutzera eman eta bultzada emateko helburuarekin.

Topaketa hauen baitan, bi kontzertu izango dira ostegun honetan. Lehena, 15:00etan, Aita Mari aretoan egingo da eta ikasleei zuzendutako kontzertu didaktikoa izango da. Bigarrena, egun berean, 19:30ean izango da, Ondartxo plazan, Tximista tabernaren parean.