BIDEOA: Musika Eskolako haurrak Inauterietako jaialdia prestatzen

Erabiltzailearen aurpegia TxoriTxikiMusikaEskola 2017ko ots. 17a, 09:05

Datorren ostiralean, otsailaren 24an, Txori Txiki Musika eta Dantza Eskolaren Inauterietako jaialdia egingo da. Aurtengoarekin hamargarren urtea da jaialdi hau egiten dutela eta berriro euskal inauteriak hartu ditu gai bezala. Dena prest izateko zenbait tailer abian dira eta baita entseguak ere, bideo honetan ikus daitekeen bezala.