Abenduaren 14an zabalduko da Musika Eskolako matrikulazio epea

Erabiltzailearen aurpegia TxoriTxikiMusikaEskola 2016ko abe. 8a, 11:44

Zumaiako Musika eta Dantza eskolako matrikulazioa irekiko da datorren Abenduaren 14tik 21 arte (Egun biak barne). Izen ematea Musika eskolako idazkaritzan izango da arratsaldeko 17:30etatik 19:30ak bitartean.

Aurten, berrikuntza bezala, hiru urteko txikiei Musika Tailerra eskaintzen zaie beren imajinazioari hegoak emateko musika lagun dutelarik. Dultzainako klaseak ere nobedade gisa ditugu eskolan jakinekoak diren beste hainbat eta hainbat aukeren artean.

2017ko ikastaroak antolatzen dihardugu eta hauen informazioa jakinaraziko zaizue aurrerago.

BIZI MUSIKA, BIZI DANTZA!!