Musika Eskolako klarinete ikasleen emanaldia izango da urriaren 26an

Erabiltzailearen aurpegia TxoriTxikiMusikaEskola 2016ko urr. 21a, 11:46

Urriaren 26ean, asteazkena, arratsaldeko 17:00etan, aste gutxi barru izango den (azaroaren 9-13 bitartean) XV. Klarinete Maratoiaren aitzakian, Musika Eskolako Klarineteko ikasleek emanaldi txiki bat eskiniko dute eskola bertan, Klarinete Maratoian aurkeztuko dituzten lanen prestaketa gisa (laukote lehiaketa eta abar). 

Klarinete Maratoia Zumaian antolatzen den hezkuntza-egitasmo orijinal bat da. 2002an sortua, klarinetearen zabalkundea eta irakaskuntza ditu helburu nagusi. Hamalau edizioetan zehar egindako bideak erakutsi du oinarri sendoak dituen egitasmoa dela. Carlos Casadò€ musikari eta irakasle bikainari esker, edizioz edizio klarinetearen goi mailako irakaskuntzaz gozatu ahal izan dute Klarinete Maratoira hurbildu diren 700 ikasle baino gehiagok. Batzuk irakasle eta profesionalak, asko ikasleak, gehienak Musika Eskoletakoak, heldu batzuk ere bai... Bost eguneko musika-ikastaroa da, eta bertan Zumaiako zein Gipuzkoako edota Euskal Herriko klarinete-ikasleek hartzen dute parte, eta Euskal Herritik kanpokoak ere. Euskal Herrian musikari profesional eta amateurrak biltzen dituen musika-ikastaro sendoenetakoa eta bakarrenetakoa delarik. Eta badu bere interes kulturala ere, Maratoiaren inguruan aldizkari espezializatuetan argitaratu diren artikuluak azaldu dituzten bezela; The Clarinet da horietako aldizkari bat. Mundu mailako zabalpena dauka aldizkari honek eta behin baino gehiagotan atera izan dituzte Maratoiari buruzko erreportajea edota albisteak. Viento, berriz, estatu mailan hedapen handia duen aldizkaria da, eta bertan ere behin baino gehiagotan argitaratu izan dira Maratoiaren gaineko kronikak.

Klarinete Maratoiaren zuzen-zuzeneko onuradunak bertan parte hartzen duten ikasleak dira; adin, jatorri eta motibazio ezberdineko ikasleak izaten dira. Musika Eskoletako ikasle direnen kasuan, Maratoian lantzen diren trebetasunak Musika Eskoletan eskaintzen zaien irakaskuntzaren osagarri bikainak direlako. Klarinetearen munduan sakontzeko aukera izaten dute, ez bakarrik klarinetea jotzeko teknikari dagokionez, baita klarinetearentzako idatzitako errepertorioa hobeto ezagutzeko ere. Eta bestalde, klarinetearen aitzakian sortzen diren harreman sareak eta hauetan agertzen diren elkarkidetza baloreak ere. Klarinete Maratoian egiten diren taldekako eskola, entsegu eta nola ez Ikasleen Kontzertua talde-lana jorratzeko gune aparta dira. Labur esanda, klarinetearen ikaskuntzan aurrerapen nabarmenak egiteaz gain, ikaskideekin taldean jarduten ikasteko ere bitarteko bikaina da Klarinete Maratoia. Edizioz edizio antolatzen diren emanaldi,

kontzertu eta erakusketa berriek klarinetearen bidez musikaren munduan gero eta erosoago eta gusturago jarduteko aukera ematen diete ikasleei.

Ikasturte honetakoa hamabostgarren edizioa izango da eta urtetik urtera Klarinete Maratoiak hainbat eta hainbat jarduera ezberdin ikusi ditu. Honela, formatu txikiko zein ertaineko kontzertuak, Musika eta Literatura eta Musika eta Zinea uztartuta, ikus- entzunezko emanaldiak, argazki lehiaketa,teknologia berrien erabilpenak musikan (TIC), Music & English, musikarako materialen erakusketak, Clarinet Clinic, musikari bikainak gonbidatu,... Hala, egitarau osoa web orrialde honetan ikusi daiteke.

Dena dela ekintza hauetan eroso ibili daitezen Zumaiako Musika eskolako ikasleak, datorreen urriaren 26ean lehenengo hurratsa eta guztiak gonbiadatuak.