Aurten ere antzerki ikastaroa eskainiko du Musika Eskolak

Erabiltzailearen aurpegia TxoriTxikiMusikaEskola 2016ko ira. 22a, 14:25

Badira urte batzuk antzerki ikastaroa eskeintzen ari garela. Musika eta Dantza Eskolari aberatsa iruditzen zaigu arte espresio desberdinen eskaintza luzatzea. Hori dela eta 2016/17 izen ematea irailak 22-28 izango da Musika Eskolan 17.30-19.30.

Antzerki ikastaroa 8-12urte /13-16 urte / eta helduei ( 16 urtetik gorakoei) zuzendua dago. Ikastaroa urritik maiatza bukaerarte izango da. Irakasleak Esti Curiel eta Inaxio Tolosa izango dira.

Jakinak dira espresio artistikoak lantzeak dituen onurak, kasu honetan, antzerkian, norberaren irudimena, talde izaera, norbanakotasuna, gorputz adierazpena lantzen dira besteak beste. Antzerkia jolas bat dela ez dugu ahaztu behar, beste pertsonai batzuetan bihurtzen gara nahi ditugun mezu edo istorioak kontzatzeko, ondo pasatze eta jolasaren irrika horretatik abiatuta.

Haurrentzat zein helduentzat. Musika eskolako ekitaldietan parte hartzea, gure fruituak kalera ateratzeko eskusa bat besterik ez dira, taillerrean lantzen dena aurkezteko.