Musika eta Dantza Eskolak zenbait ekitaldi prestatu ditu ekainerako

Erabiltzailearen aurpegia TxoriTxikiMusikaEskola 2016ko eka. 1a, 17:57

Ikasturte amaierarekin batera, zenbait kontzertu eta ekitaldi antolatu ditu Txori Txiki Musika eta Dantza Eskolak. Aurreko asteotan rockeko eta kantu lirikoko kontzertuak izan ditugu eta baita antzerki tailerreko ikuskizuna ere.

Ekainean zehar honako ekitaldiak izango ditugu:

EKAINAK 5

Dantzari Txiki eguna

EKAINAK 7

Kantu koraleko kontzertua. Aita Marin, 19:00etan.

EKAINAK 8

Entzunaldia, Komentuan, 18:30ean.

EKAINAK 15

Dantza Emanaldia, Odieta plazan, 19:00etan.

EKAINAK 16

Kurtso bukaerako Jaialdia, Maria eta Josen, 19:00etan. 

EKAINAK 23

San Juan gaua dantzari eta Udal Txistulari Bandarekin.