Dantzari Txiki eguna egingo da igandean

Erabiltzailearen aurpegia TxoriTxikiMusikaEskola 2016ko mai. 30a, 11:31

Zumaia, Oiartzun, Errenteria eta Lesakako dantzariek hartuko dute parte aurtengo Dantzari Txiki Egunean.

Bederatzi urte hasi ginela Euskal dantzak irakasten Zumaian, galtzen ari zirela eta indartzeko asmoarekin. Orain dela lau urte hasi ginen pixkanaka Dantzari Txiki egunetan parte hartzen eta iaz egin genuen Zumaia,n urte askoren ondoren, Dantzari Txiki Eguna.

Ikasleak motibatzeko, beste herrietan egiten dituzten dantzak ezagutzeko, laguntxo berriak egiteko, ondo pasatzeko ....helburuak asko dira egun honetan betetzen ditugunak. Aurtengo Dantzari Txiki Zumaian bukatuko dugu (ekainak 15ean beste dantza emanaldia egongo da) , dagoenekoz Oiartzun, Lesaka eta Errenterian egon gara. Hemen egitaraua:

Ekainak 5

10.30ean, taldeen konzentrazioa kantauri plazan.
10.30ean, hamaiketakoa.
11.15ean, desfilea herriko kaleetan zehar, geldialdiak egongo dira plaza ezberdinetan dantza egiteko (Gernika plaza, Itzurun, Ondartxo, Amaia plaza, Ardantzabide eta Errebera kalea).
12.45ean, emanaldia Beheko plazan.
14.00etan, bazkaria ( Zumaiako dantzarien etxera joango dira beste herrietatik datozen ikasleak).
16.30ean, dantzaldia Beheko plazan Modestoren eskutik.

Partehartzaileak:

Txori Txiki Musika eta Dantza Eskola ( Zumaia).
Haurtzaro ( Oiartzun).
Errenteria Musikal-Ereinza ( Errenteria-Orereta).
Tantirumairu ( Lesaka).