Parrazta taldeak agur kontzertua eskainiko du bihar Torreberri gaztetxean

Erabiltzailearen aurpegia

Hainbat musika talderen emanaldiak izango dira bihar, larunbata, Torreberri gaztetxean. Bertan izango da Parrazta talde zumaiarra ere, agur kontzertua eskaintzen.

 Kontzertua eskainiko dute bihar Parrazta, Bake Faltsua, Didar eta Gorrotun Hazixak musika taldeek gaztetxean. Hiru euroren truke ikusi ahal izango dira emanaldiak, 21:30etik aurrera. Parrazta taldeak iragarri duenez, eskainiko duen azken kontzertua izango da biharkoa.