Amaitzear da Torreberritzen prozesuaren lehen fasea

Erabiltzailearen aurpegia Torreberri Gaztetxea 2018ko urr. 2a, 11:30

Ekarpen interesgarriak bildu ditugu orain arte. Hala ere, ahalik eta iritzi gehien bildu nahi ditugu, eta berriz ere ahalegin bat egin dezazuen eskatzera gatoz. 

Abuztuan amaieran zabaldu genuen ekainean abiatutako Torreberritzen prozesuan parte hartzeko aukera. Ordutik hona, ekarpen oso interesgarriak bildu ditugu, eta herrian gaztetxearen inguruan dauden ikuspegi desberdinak zein diren jakiteko balio izan digu. Hala ere, ahalik eta iritzi gehien bildu nahi ditugu, eta berriz ere ahalegin bat egin dezazuen eskatzea gatoz. Aurki emango dugu amaitutzat prozesuaren lehenengo fasea, eta jasotako erantzunak aztertzera pasako gara. Zuena ere bertan egotea nahi genuke, eta, beraz, eskertuko genuke prestatutako galdetegia erantzuteko tartetxo bat hartuko bazenute.

Hemen honetan bete dezakezue.

Mila esker zuen ekarpenagatik!