Taosa Gipuzkoako Txapelketan

Erabiltzailearen aurpegia Taosa igeri kluba 2023ko urt. 31a, 10:43

Taosa igeriketa taldeko sei igerilari arituko dira datorren asteburuan Gipuzkoako txapelketan. Otsailaren 4an eta 5ean izango dira probak Bergarako igerilekuan.

Datorren asteburuan, otsailaren 4an eta 5ean, Taosako sei igerilari arituko dira Bergarako igerilekuan jokatuko den Gipuzkoako txapelketan: Jon Berasategi, Ane Blazquez, Ariane Agirre, Maddi Martin, Maria Etxabe eta Ane Berasategi. Proba desberdinetan hartuko dute parte.

Animo ekipo eta aupa Taosa!