Gaueko III. Igeriketa Zeharkaldia, ostiral honetan

Erabiltzailearen aurpegia Taosa igeri kluba 2022ko abu. 18a, 11:46
Gaueko Itsas Zeharkaldi bateko irudia. (Argazkia: Taosa elkartea)

Eguraldia eta itsas korronteak alde badira, aurten ere itsasadarrean zizare argitsua ikusteko aukera izango duzue. Animatu zaitezte ikustera!

Aurten ere, Taosako igerilariok, ohiturari eutsiz, Gaueko III. Igeriketa Zeharkaldia egingo dugu. Ostiral honetan, abuztuak 19, jarri dugu hitzordua, 21:30ean.
 
Itsasgora 23:07ean dela kontuan izanik, 21:30ean arranplan elkartuko gara, eta 22:00ak aldera ekingo diogu zeharkaldiari.
 
Hau dela eta, gauez itsasadarrean arrantzan aritu ohi diren arrantzaleei, mesedez igerilariak pasa bitartean kainaberak jasota izatea eskatzen diegu.
 
Eguraldia eta itsas korronteak alde badira, aurten ere itsasadarrean zizare argitsua ikusteko aukera izango duzue. Animatu zaitezte ikustera!