Taosa I.T. Ordizian, Gipuzkoako Txapelketan

Erabiltzailearen aurpegia Taosa igeri kluba 2022ko eka. 22a, 17:51

Taosa Igeri Taldeko igerilariek oso lan ona egin zuten pasa den asteburuan alebinen Gipuzkoako Txapelketan.

Ordiziko Majorin igerilekuan Taosako alebin neska-mutilek lan ona egin zuten. Bertan, hogei domina lortu zituzten, eta nesken taldea osoko puntuaketan txapeldunordea geratu ziren.

1. Bidasoa
2. Taosa
3. Fortuna

Aipatu, baita ere, Maria Etxabe puntuaketan Gipuzkoako txapeldunordea geratu zela.

Telmo Mangas: 200 bular igeriketanšŸ„‰

Maria Etxabe: 100 estiloetanšŸ„‡, 200 libreanšŸ„ˆ, 100 libreanšŸ„‰

Karle Mangas: 100 libreanšŸ„‡, 200 libreanšŸ„‡, 400 libreanšŸ„ˆ, 100 estiloetanšŸ„‡

Erreleboetan 4x100 libreanšŸ„‰(Maddi Martin, Maria Etxabe, Ane Berasategui eta Karle Mangas).

Erreleboetan 4x100 estilosšŸ„‰(Maddi Martin, Maria Etxabe, Ane Berasategui eta Karle Mangas).

Erreleboetan 4x200 libreanšŸ„‰(Maddi Martin, Maria Etxabe, Ane Berasategui eta Karle Mangas).

Taosak eskerrak eman nahi dizkio Jon Unanue entrenatzaileari, Mikel Mangasi eta Imanol Badiolari eskainitako laguntzagatik.