Gaur hasiko dira Taosako haurren entrenamenduak

Erabiltzailearen aurpegia Taosa igeri kluba 2020ko urr. 1a, 09:59

Taosa igeri klubak ikasturtearen hasiera atzeratu behar izan badu ere, martxan dira dagoeneko. Gaur hasiko dituzte haurren entrenamenduak. 

Taosa igeri klubak gaur hasiko du 2020/2021 denboraldia. Hain zuzen ere, urriak 1, hasiko dituzte haurren entrenamenduak. Joan den urtean bezala, Ainhoa Murua eta Jon Unanue izango dituzte entrenatzaileak. Igerian aritu nahi duten pertsona guztiei zabaldu diete entrenamenduetarako gonbidapena. Honakoa da harremanetarako helbidea: taosaigeritaldea@gmail.com