Taosako haurren entrenamenduetan izena eman daiteke dagoeneko

Erabiltzailearen aurpegia Taosa igeri kluba 2019ko abu. 22a, 12:05
Taosa igeriketa klubeko haurren taldea, artxiboko irudian. (Argazkia: Baleike.eus)

Datorren ikasturterako prestaketekin hasi da Taosa igeriketa kluba. Izan ere, irailaren 16an hasiko dituzte haurren entrenamenduak. 

2019-2020 denboraldia hastear dute Taosako haurrek. Hori dela eta, inork izena eman edo informazioa jaso nahiko balu, taosaigeritaldea@gmail.com helbidean izango du horretarako aukera. Irailaren 16an hasiko ditugu haurren entrenamenduak.