Badator marea urdina!

Erabiltzailearen aurpegia Taosa igeri kluba 2018ko uzt. 5a, 15:04

Bi egun besterik ez dira geratzen Marea urdina Zumaiatik pasatzeko. Itzurun hondartza goian elkartuko gara 11:15etan, lista pasa, txapelak banatu eta 11:50etan uretara sartu ahal izateko. 

Motxilak furgoneta batean eramango dira Santiago hondartzara. Marea urdinak bi itsasontzi eta gurutze gorria antolatu ditu; Taosa igeri taldeak aldiz, lau piragua, bi padel eta bi itsasontzi jarriko ditu segurtasuna bermatuta egon dadin.

Santiagotik herrigunera bueltatzeko, udaletxearen barku zerbitzua dagoela gogoarazten dugu.  

Mila esker eta larunbatean egin dezagun igerian autismoaren alde!!