Taosako igerilari gazteak Legazpin eta Azkoitin izan dira asteburuan

Erabiltzailearen aurpegia Taosa igeri kluba 2018ko urt. 23a, 17:44

Taosako igerilari gazteek bi hitzordu izan zituzten asteburu honetan: benjaminek Legazpin, eta alebin neskek Azkoitin.

Larunbatean Legazpin jokatu zen benjamin eta KZL-ko testaren bigarren jardunaldia, eta gure neska-mutilek ez zuten hutsik egin. Legazpin, Taosako 12 bat igerilariek hartu zuten parte.

Azkoitin berriz, lau izan ziren parte hartu zuten alebin neskak. Maila honetan nabari da beste klubek duten urteen esperintzi eta entrenamendu  orduak. Gainera gure neskek proba luzea zuten aurretik; 200 metro bular hain zuzen, eta lauek ondo amaitu zuten proba. Jarraitu horrela, beraz, neskak!

Hemendik aurrera, hurrengo hitzordurako entrenatzen jarraituko dute gaztetxoek.

Azkenik, eskerrak eman nahi diegu Zumaiatik Azkoiti eta Legazpiko proba ikustera hurreratu ziren guraso guztiei. Arratsalde polita izan zen, ea horrelako beste asko bizitzeko aukera izaten dugun, haurrek merezi baitute.