Gipuzkoako ligako hirugarren jardunaldian hartu dute parte Taosako alebin neskek

Erabiltzailearen aurpegia Taosa igeri kluba 2017ko abe. 5a, 09:51

Taosa igeri taldeko alegin nesken mailako igerilariek hitzordua izan zuten larunbatean Azpeitian. Probintziako ligako hirugarren jardunaldia izan zen, hain zuzen ere. 

Taosako hiru igerilari joan ziren bertara eta bi igeri-proba egin behar izan zituzten: 200 metro estilo librean eta 100 metro bizkarrez. Gustura itzuli ziren etxera Daniela, Alba eta Vidya.

Aurten kategoriaz igo dira eta, izugarrizko maila dagoen arren, denboraldia hasi besterik ez da egin eta gogor entrentzen jarraituko dute guztiek.