Ion Ulaziak hirugarren postua lortu du Lekeitioko itsas zeharkaldian

Erabiltzailearen aurpegia Taosa igeri kluba 2017ko uzt. 3a, 12:26

Pasa den larunbatean, Lekeitioko Isuntza hondartzan jokatu zen Kilik kalan itsas zeharkaldian hainbat zumaiarrek parte hartu zuten.

Hasiera bateko asmoa, San Nikolas uharteari itzulia eman eta Isuntza hondartzan amaitzea zen. 1.900m-ko ibilibidea gutxi gorabera. Baina, astebururako emanda zegoen iragarpena ikusita, garbi zegoen ez zela posible izango bide hori egitea 3.6m-ko olatuak, haizea eta eguraldi zakarra zeudelako iragarrita.

Eta hala izan zen. Azkenik, 1.600m-ko ibilbide alternatibo bat egin zuten olatu, haize eta euri azpian.

Zeharkaldia orduerdi atzeratu zuten, antolatzaileek arazoak izan zituztelako. Izan ere, ibilibidea adierazten duten buiek ihes egiten zuten olatu eta haize zakarraren ondorioz.

800m-ko ibilbide zirkular bati 2 itzuli eman zizkioten igerilariek. Egoera ikusita, zumaiarrek garbi zuten olatuekin borrokatu beharko zutela uhartera gerturatzeko.

Baina oraingoan ere bikain  amaitu zuten zeharkaldia pozik eta gustora egindako lanarekin. Bikain ere! Ion Ulazia zumaiarrak 20:11 denboorarekin garaiapena lortu baitzuen bere mailan!!! Eta 3. postuan geratu zen sailkapen orokorrean. Zorionak Ion!!

Hemen dituzue zumaierren denborak:

  1. Ion Ulazia Aramendi  20:11
  2. Joseba Amilibia Aranburu   25:23
  3. Ramon Egiguren Golmaio  27:02
  4. Joseba Etxabe Manterola 27:55
  5. Eneko Ibar Eizaguirre  28:06
  6. Nekane  Agirre Aramendi   28:14
  7. Jon Argoitia Uria  28:55
  8. Deñe Izaga Yeregui  28:57
  9. Eneko Leonet Arrieta  29:57
  10. Itxaso Aguirrezabalaga  30:18
  11. Ane Iruretagoiena Lopetegi 34:05