Hasiera bikaina Taosa Igeri Taldeko haurrena

Erabiltzailearen aurpegia Taosa igeri kluba 2017ko urt. 17a, 15:17

Taosako igerilari gazteek maila ezin hobea erakutsi zuten larunbatean Azpeitian jokatu zen benjaminen eta KZLko Test-en bigarren jardunaldian. Ikusle ugari hurbildu zen Azpeitiko Izarraitz igerilekura probak ikustera eta gure neska-mutilek ez zuten hutsik egin.

Zumaiako igerilarien lehen partaidetza izanda, oso urduri zeuden hasieran, baina behin bainujantzia jantzi eta beroketa egitera uretara salto egin orduko dena albo batera geratu zen. Helburu bakarra gozatzea zen, eta baita lortu ere!  Emaitzak bigarren maila batean geratzen ziren lehen partaidetza honetan. Hala ere, ikusi nahi dituenarentzat, hemen ditu.  

Gaztetxoen datorren zita, martxoaren 4an izango da Oñatiko igerilekuan. Taosa Igeri Taldeak ez du hutsik egingo. Bertan, Azpeitikoekin alderatuz, beste igeriketa estilo batzuetako probak burutu beharko dituzte:

  1. 50 Bular / Gizonezkoak / A  
  2. 50 Bular / Emakumezkoak / A
  3. 100 Bular / Gizonezkoak / A  
  4. 100 Bular / Emakumezkoak / A  
  5. 50 Libre Gizonezkoak / B 
  6. 50 Libre Emakumezkoak / B 
  7. 6 X 25 Tximeleta /Mistoa / A 
  8. 100 Bular / Gizonezkoak / B 
  9. 100 Bular / Emakumezkoak / B 
  10. 200 Bular / Gizonezkoak / B 
  11. 200 Bular / Emakumezkoak / B 
  12. 4 X 50 Bizkar / Gizonezkoak / B 
  13. 4 X 50 Bizkar / Emakumezkoak / B

Proba hauetarako, orain arte bezala, ostiraletan elkartzen jarraituko dugu 17:00etatik 18:00etara Zumaiako igerilekuan. Animatu nahi duenarentzat ateak irekita ditugu. Lehen proba honetara 20 haur aurkeztu zituen Taosak eta helburua kopuru hau pixkanaka handiagotzea da.

Azkenik, eskerrak eman Zumaiatik Azpeitiara proba ikustera urreratu ziren guztiei: guraso, taldekide, lagun… Egun izugarria izan zen eta ea horrelako beste asko bizitzeko aukera dugun, haurrek merezi baitute.