Taosa igeriketa taldeak bere asmoen berri emango du urriaren 13an

Erabiltzailearen aurpegia Taosa igeri kluba 2016ko urr. 5a, 20:03

Datorren urteko denboraldiari begira, Taosa Igeriketa Klubak bere ateak ireki nahi dizkie igeri modu antolatu eta talde giro ederrean egin nahi duten pertsona guztiei. 

Igeriketa zaletasuna goraka doa herrian eta honen erakusle garbia da abuztuan Zumaian egin zen lehen itsas zeharkaldia: 52 izan ziren parte hartu zuten zumaiarrak.

Hau kontuan izanik, Taosak datorren urterako dituen asmoen berri eman nahi die interesaturik dauden neska-mutil guztiei. Gazte zein heldu talde bikaina osatu dugu orain arte eta kirol osasuntsu honez, talde baten barne, elkarrekin gozatzen segi nahiko genuke.

Beraz, Urriak 13 osteguna guztiok gonbidaturik zaudete kiroldegian arratsaldeko 19:00etan egingo den aurkezpenera.