Taosa taldeko igerilariek zenbait zeharkalditan hartu dute parte azken asteotan

Erabiltzailearen aurpegia Taosa igeri kluba 2015ko uzt. 6a, 14:33

Taosa igeriketa taldekoen zenbait probatan hartu dute parte azken asteotan. Ekainaren amaieran Bizkaia aldean izan ziren eta asteburu honetan bertan Deban.

Ekainaren 27an Taosa taldeko lau kide Bermeotik Mundakarako 2,5 kilometroko zeharkaldian izan ziren: Asier Olasagasti (39:03), Jon Arano (41:23), Xabier Galarraga (41:31) eta Saioa Antxustegi (neoprenoarekin, 43:51). Haiekin batera beste zumaiar bat ere izan zen partaideen artean: Joxean Alberdi (46:08).

Igandean, ekainaren 28an, Santurtzitik Bilbora bitarteko zeharkaldia egin zuten. 13,5 kilometroko luzera zuen proba honek eta Mikel Mangas (3:12:23), Imanol Badiola (3:14:35) eta Antxon Alberdi (3:29:09) izan ziren Zumaiako parte-hartzaileak.

Asteburu honetan Debako Itsas mila eta 2 itsas mila probak jokatu ziren. Ibilbide motzeko proban aritu ziren taldeko lau kide: Antzon Alberdi (27:39), Asier Olasagasti (28:19), Xabier Galarraga (33:03) eta Saioa Antxustegi (38:44). Aipatu behar da Zumaiako igerilari ugarik hartu zuela parte hitzordu honetan.