Herri batzarra ekainaren 5ean

Erabiltzailearen aurpegia Sortu Zumaia 2021ko eka. 1a, 11:00

Zumaiako Sortuk herri batzarra egingo du ekainaren 5ean, eta, modu horretan, hasiera emango dio alderdiaren bigarren kongresuari Zumaian.

Ezker abertzalea bere birfundazioaren osteko lehen kongresuan murgilduta dago. Lau urte dira, Abian prozesuan lehenik eta Zohardian ostean, ezker independentismoaren paradigma politiko-organizatibo berriaren oinarriak finkatu genituenetik. Orain, perspektibaz atzera begiratu, aurreratu dugunaren balantzea egin eta momentuan ditugun erronka zein eztabaida politikoei erantzuteko unea da, prozesu independentista eraldatzailea estrategiaren ardatz gisa kokatuz.

Balantzea egitea izango du helburu, hain justu, ekainaren 5eko herri batzarrak.

  • Non geunden duela lau urte eta non gaude orain?
  • Zein dira aurrera begira ditugun erronka nagusiak Euskal Herrian?
  • Eta Zumaian?
  • Nola egingo diegu aurre erronka horiei?

Galdera horien eta beste hainbaten inguruan hausnartu nahi dugu ezker abertzalearen komunitatea osatzen dugunokin.

  • Eguna: ekainak 5
  • Ordua: 10:00
  • Lekua: Alondegia

Osasun neurriak direla-eta, aurrez jakin beharko genuke zenbat lagun izango garen batzarrean. Hortaz, mesedez, izena eman aurrez, zumaia@sortu.eus helbidera mezu bat bidalita.