Maiatzaren 7an egindakoa afari baten bueltan ospatuko dugu

Erabiltzailearen aurpegia Ontziratu Zumaia 2017ko mai. 29a, 13:53

Maiatzaren 7an asko eta asko izan ginen galdeketa aurrera atera zedin lanean aritu ginen lagunak (muntaian, mahaietan, komunikazioan, ekitaldietan…). Horren aurretik ere makina bat saltsatan laguntzen aritu ziren beste hainbat kide (kartelak jartzen, antolatzen, etxez etxe boto paperak banatzen, kaleko mahaietan…). Tira, guztiok izan gara beharrezkoak eta guztion lanari esker atera ahal izan dugu hau aurrera.

Eta orain eskertzeko eta egindakoa ospatzeko ordua iritsi dela sentitzen dugu. Laguntzen aritu den oro gurekin afaltzera animatu nahi dugu. Talaian elkartuko gara datorren ostiralean, ekainak 2an, 21:00etan.

Menua 15 eurokoa izango da: entsalada, kostilla/oilaskoa, euskal pastela edo izozkia eta kafea.

Etzi, asteazkena, afarirako izena emateko azken eguna izango da, beraz, animatu eta apuntatu zaitez!!

Bidali mezua 650643421 telefonora.

Oraingoan ere, ONTZIRAITU ZAITEZ!