M7 ONTZIRATU

Batxilergoko ikasleek ere galdeketan parte hartzera deitu dute

Erabiltzailearen aurpegia Ontziratu Zumaia 2017ko mai. 5a, 14:48

Atzo izan zuten igandean, maiatzak 7, ospatuko den galdeketaren inguruko informazio saioa Zumaiako Herri Eskolako batxiller 1. eta 2. mailako ikasleek. Bertan, ikasleek antolatuta, igandean bozka emateko informazio praktikoa eta erabakitze eskubidearen inguruko hainbat informazio azaldu zituzten. 

Kontuan izanda 16-18 urte tarteko gazteak direla, askorentzat bozka emango duten lehen aldia izango da igandekoa. Hitzaldia amaitutakoan argazkia atera zuten ikasle zein gazte zumaiar guztiak igandean galdeketan parte hartzera animatuz.