M7 ONTZIRATU

Hitzaldia antolatu dute datorren asteazkenean maiatzaren 7ko herri galdeketari begira

Erabiltzailearen aurpegia Ontziratu Zumaia 2017ko mar. 17a, 14:14

Martxoaren 22an, asteazkena, maiatzaren 7ko herri galdeketara begira antolatuko diren hitzaldietan lehena egingo da alondegian. Bertan Goierriko Gure Esku Dagok eginiko "Helmugarik garrantzitsuena bidea denean" dokumentala aurkeztuko dute (30 minutukoa). Ondoren, Beasain eta Oiartzungo galdeketen nondik norakoak azalduko dituzten bi protagonistak hartuko dute hitza. 

Bestalde, larunbatean, martxoak 18, kantu jira berezia antolatu du Ontziratuk Erribera kalean zehar. Arratsaldeko 19:00etan hasiko da Beheko Plazatik eta Erribera kale guztian zehar kantuak, bertsoak, antzerkiak eta dantzak tartekatuko dituzte. Ekintzaren helburua, igandean, Euskal Herriko 35 herrietan egingo diren herri-galdeketei babesa helaraztea da. Urteko lehen olatua izango da martxoaren 19koa eta horregatik erabakitze eskubidearen alde kantu jiran parte hartzera deitu du Ontziratuk.