Larunbata izango da herri galdeketa egin dadin sinadura emateko azken eguna

Erabiltzailearen aurpegia Ontziratu Zumaia 2017ko ots. 23a, 17:26

Larunbatean, otsailak 25, emango zaio amaiera maiatzaren 7an egingo den herri galdeketaren aldeko sinadura bilketari. Beraien sinadura oraindik eman ez dutenek larubatean arratsaldeko 19:00etatik aurrera izango dute aukera.

Bestalde, galdeketaren inguruan egingo diren ekitaldiak antolatzeko laguntza taldeak sortu dira, horien artean kirolariena. Talde honek larunbatean egingo du bilera goizeko 10:00etan. Kirolari guztiak bertan parte hartzera gonbidatuak daude.