[ZUZENEAN] Ibarretxe eta Masen arteko hitzaldia online Baleike.eus-en

Erabiltzailearen aurpegia Ontziratu Zumaia 2017ko ots. 22a, 15:05

Erabakitzeko eskubideaz eta Kataluniako prozesuaz hitz egingo dute gaur arratsaldean Donostiako Kursaalen Juan Jose Ibarretxe lehendakari ohiak eta Artur Mas Kataluniako presidente ohiak. Hitzaldiak sekulako ikusmina piztu du eta Kursaaleko areto handiko 1.800 eserlekuak beteko dira. Hara joateko aukerarik ez baduzu eta hitzaldia jarraitzeko gogoa badaukazu, baleike.eus-en bertan izango dugu aukera, 19:00etatik aurrera, zuzenean, euskarazko bertsioan (goian) edo jatorrizkoan (albistearen barruan).