M7 ONTZIRATU

Herriko kirolariekin argazkia aterako du Ontziratuk bihar Itzurunen

Erabiltzailearen aurpegia Ontziratu Zumaia 2017ko ots. 17a, 15:32

Maiatzaren 7an egingo da herri galdeketa Urola Kosta eskualdean eta baita Zumaian ere. Herriko talde eta eragileekin bilduko gara haien bultzada jasotzeko. Hasteko, bihar, larunbata, eguerdiko 12:00etan, herriko kirolariekin argazki jendetsu bat aterako dugu erabakitze eskubideak hauen bultzada ere baduela erakusteko. Beraien klubetako kamisetekin joatea eskatzen da.

Astean zehar Zumaiako kirol elkarteetako talde eta lagunek beraien argazkia bidali dute, herri galdeketarekin bat egiten dutela agerian utziz.